Rierak eta Chazotek txapela irabazi dute Zarauzko Euskal SUP Race Zirkuituko proban

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko uztailaren 4a

Euskal SUP Race Zirkuituko Zarauzko probako PRO mailako gizonezkoen sari banaketa. (Euskal Herrolp Surf Federazioa)

Gaur goizean Euskal SUP Race Zirkuituko hirugarren proba puntuagarria jokatu da Zarautzen. Euskal Herriko Surf Federazioak eta Zarauzko Surf Taldeak antolatu dute kirol proba eta hiru mailetan banatuta lehiatu dira parte hartzaileak; hau da, pro, amateur eta junior (18 urtez azpikoal) kategorietan. Pro mailakoek distantzia handiko ibilbidea izan dute aurretik, 12 kilometrokoa; eta amateurrek eta juniorrek, berriz, 5,5 kilometrotako distantzia osatu behar izan dute.

Euskal SUP Zirkuitoko Zarauzko probako nesken PRO mailako sari banaketa. (Euskal Herriko Surf Federazioa)

 

PRO MAILA

Gizonezko PRO maila 14

1.- Natxo Riera

2.- Aritz Tena

3.- Ibon Rodriguez

Emakumezko PRO maila

1.- Amandine Chazot

2.- Alazne Aurrekoetxe

3.- Ainhitze Muñoa

Gizonezko PRO maila 12,6

1.- Dode Florent

2.- Boris Jinvresse

3.- Iker Bardarrubio

JUNIOR MAILA

Gizonezko junior maila 12,6

1.- Javier Lasarte

2.- Ander Perez de Unzueta

3.- Luka Gorman

Gizonezko junior maila allround

1.- Pablo San Gil

2.- Danie Perez-Seoane

3.- Ivan Aristegi

Emakumezko junior maila

1.- Cyara Palenzuela

2.- Saioa Oronoz

AMATEUR MAILA

Gizonezko amateur maila

1.- Triki Labascues

2.- Febrice Hiribarren

3.- François Lassegue

Emakumezko amateur maila

1.- Irune Agirrezabala

2.- Laure Laqueche

3.- Aralar Ordoñez

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide