AZPIEGITURAK // Itzurun hondartzara jaisteko aldapa oso labainkorra zegoen eta, herritarren kexak jaso ostean, aldapa egokitzeko lanak egin ditu udalak. Bestalde, hondartzako sorosle zerbitzua ordu erdiz luzatzeko akordioa egin du udalak Gurutze Gorriarekin. Aurten izan den erreskate kopurua ikusita hartu da neurria.