Ikusgai dago Laura Medranoren argazki erakusketa, Zazpin

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 29a

KULTURA // Datorren abuztuaren 11ra arte egongo da ikusgai Laura Medrano argazkilariaren erakusketa, Zazpi kultur aretoan. Alacantearrak Ametsak (Sueños) bilduman jaso ditu Gambian eta Senegalen ateratako hainbat argazki. Horien bidez, bertako herritarren egunerokotasuna islatu du argazkilariak, teknika berezia erabiliz. Erakusketa egunero izango da zabalik, igandeetan izan ezik, 17:30etik 20:30era bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide