Alerta laranja ezarri dute beroagatik, eta 18:00ak inguruan enbata sartuko dela iragarri dute

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 3a

Alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur tenperatura altuengatik. Tenperaturak 37 gradura iritsi daitezkeela iragarriz. Gainera, arratsaldean kostaldean enbata sartuko duela iragarri du, eta ibiliko den haize zakarra kontutan hartuta alerta horia ezarri du kostaldean 18:00etatik 22:00etara artean.

Arratsaldean kostaldean haizea bat-batean eta zakar aldatuko da mendebal/ipar-mendebaldera. Haizearen norabide aldaketa kostaldean mendebaldetik ekialdera hedatuko da eta baliteke haize-boladek 60 kilometro orduko abiadura gainditzea. Tenperatura 10 gradu jaitsi daiteke ordubetean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide