Izena eman daiteke Baigeratik Iruñeara joateko irteeran

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 1a

AISIA // Uztailaren 9an, ostegunean, egingo dute irteera Iruñeako San Fermin jaietara, eta bihar bukatuko da izena emateko epea. Izen-ematea Baigerako bulegoan egin behar da, gaur edo bihar, 10:30etik 12:30era. Uztailaren 9an San Martin egoitza aurretik irtengo da autobusa 08:30ean, eta 20 eurokoa izango da bidaiaren kostua. Autobusaz gain, bazkaria nahi duenak 35 euro ordaindu beharko ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide