Enbatagatik alerta 12:00etatik 16:00etara arte egongo da martxan. Alerta laranja ere badago, beroagatik, gaurko eta biharko. Termometroek gora egin dute atzotik gaurrera, eta Euskalmet zerbitzutik azaldu dutenez, indize ultramorea gaur oso altua izango da. Horregatik, eguzkitik babesteko neurriak indartzea eskatu dute.
Batez ere haurrek eta adinekoek likido asko edan behar dute bero handiko egunetan, eta ahal bada eguzkia saihestu behar da. Are gehiago, etxean egotea gomendatu dute.
Xehetasun gehiago daude ikusgai Euskalmet euskal metereologia agentziaren atarian.