Ligatzeari buruzkoa da saio hori. Lizardiko ikasleen galderei erantzunez, "gai polita" lantzeko aukera izan du horren bidez Aitziber Estonba Zarauzko Sexu Aholkularitza guneko arduradun eta sexologoak. Dagoeneko estreinatu dute Erlo telebistaren webgunean.
Aurrez, Sexkulari-ren beste zazpi saio ekoitzi ditu telebista horrek: sexualitatea eta desgaitasunen ingurukoan; lehendabiziko aldiaz; bikote harremani buruzkoa; bikote harremanez; menopausia eta andropausiaren ingurukoa; masturbazioari buruzkoa eta postpartoari buruzkoa . Erloren webgunean eta Parekidetasun sailaren blogean daude horiek ikusgai.