‘Begiekin ikusten dugu?’ hitzaldia izango da gaur arratsaldean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 30a

Arkamurka natur taldeak antolatuta, Jesus Mari Olaizola Txiliku-k hitzaldia eskainiko du gaur. Begiekin ikusten dugu?  galderari erantzungo dio. Adierazi dute ikustea «konplexua» dela, eta hainbat kontu izan behar dela kontuan.  «Argirik gabe» ez dagoela ikusterik diote, eta objektuak identifikatzeko hainbat ezaugarri ere kontuan izan behar direla, besteak beste, kolorea, forma ,testura eta begiek jasotzen duten informazioa. 21:00etan izango da, Santa Marina kaleko lokalean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide