Zumaiak bi bandera irabazita estreinatu du logotipo berria

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 28a

Zumaiako emakumeen trainerua (Baleike.eus).

Zumaiak bi bandera irabazi ditu gaur: Elantxoben (Bizkaia) KAE-1 ligan denboraldiko lehen garaipena lortu dute Telmo Deuneko mutilek; eta, emakumeek Zumaian bertan jokatu den Gipuzkoako Ligako estropada irabazi dute. Zumaiar arraunlariek logotipo berria estreinatu dute.

KAE-1ean Zumaia izan da irabazlea, eta Getariak hirugarren bukatu du 13 segundora. Hala ere, sailkapenean buru Getariak jarraitzen du, 34 punturekin; Zumaia bigarren dago, 28 punturekin. Segidan daude Lekittarra eta Ondarroa puntu bat gutxiagorekin.

Emakumeen kasuan, Zumaiako errioan jokatu dute, binaka. Denborarik onena egin du Zumaiak (10:29). Honen atzetik, San Juan (zazpi segundora), Hibaika (bederatzira), Orio (28ra) eta bosgarrena izan da Getaria-Zarautz (37 segundora). Jardunaldiko emaitza.

Informazio gehiago eta argazki galeriak Baleike.eus-en.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide