Rikardo Arregi sarietan Kazetari Berria Saria jaso du Samara Velte zarauztarrak

Nerea Uranga 2015eko ekainaren 27a

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan Kazetari Berria Saria eman diote Samara Velte zarauztarrari, Berria-n Eskoziako erreferendumaren berri emateko egindako lanagatik.

Aurtengo beste sarituak:

Sari Nagusia Julen Iriondori eman diote, hiesari eta Jon Salaberriari buruz Goiena-n egindako erreportajeagatik.

Aipamen bereziak: Mikel Ibargoieni Gaur8-n emakumeen kirola ikustarazteagatik eta Iñigo Astizi Berria-n argitaratutako Kantuan diren lekuak serieagatik.

Andoaingo Udalak 1989an sortu zuen Rikardo Arregi Kazetaritza Saria. Urte horretan izan zen lehenengo edizioa. Orduko hartan, Andoni Egaña izan zen sarituetako bat Zimurdurak lanagatik, Zabalik-DVn argitaratutakoa. Bigarren ediziotik aurrera, urtero Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza izan dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide