Sanpedroek jai giroa piztuko dute Beizaman, Orion eta Zumaian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko ekainaren 26a

San Pedro Jaiak Zumaian. (Onintza Lete Arrrieta)

Asteburuan San Pedro Jaiak abiatuko dituzte eskualdeko hainbat herritan eta auzoetan; Beizama, Orio, Zumaia, Zarauzko Elkano eta Aiako Andatza auzoak jai giroan murgilduko dira, eta adin guztietako herritarrek primerako festak pasatu ditzaten egitarau oparoa prestatu dute tokian tokiko batzordeek.

Igandean deiadarrarekin abiatuko dituzte festak Orion, eta aurten Loretxu tabernako hiru belaunaldietakoak izango dira protagonista. Berez, hilaren 23an 49 urte beteko zituen Orioko Loretxu tabernak, baina maiatzaren 31n ateak itxi zituen. Ia mendi erdia egin du zabalik, eta hamarkadaz hamarkada Orio eta oriotarrak nola aldatu diren ikusi dute Loretxuko barraren atzetik Maria Frantziska Arrutik eta Miriam Tapia ama-alabek. San Pedrotan ia mende erdiko ibilbidea aitortuko die Orioko herriak Loretxutarrei.

Bestetik, otsailaren 27an, Candasko Musika Bandak ohorezko bazkide izendatu zuen Jon Agirresarobe Torrotxo zinegotzi ohia; «Candasko marinel-herrira joan ziren Bizkaiko zein Gipuzkoako itsas-gizonekin izaniko elkarlana» aitortu diote Agirresaroberi. Aitorpen horren diploma San Pedro Egunean, astelehenean, 12:30ean emango diote, Candasko musika bandak Orioko musika bandarekin herriko plazan emango duen kontzertuaren barruan.

Goikoetxeari omenaldia

Zumaia gaurtik astelehenera bitartean ekimenez blai izango da. San Pedro bezperan, igandean, igoko dute herriko bandera jaiei hasiera emateko, eta aurten Iñaki Osa Goikoetxea omenduko dute bere kirol ibilbide oparoagatik.

Bestalde, Beizamara doazenek ere ez dute aspertzeko betarik izango. San Pedroak dira herriko jai nagusiak eta gaurtik hasi eta astelehenera arte ekitaldi asko antolatu ditu festa batzordeak.

Auzoetan ere jaiak dira. Aiako Andatzan igandean hasiko dituzte festak. Uztailaren 4rako kantu bazkaria antolatu dute Nahia Barriolarekin. Han parte hartzeko 679-232535ra (Arantzazu) edo 678-311270ra (Joseba) deitu behar da.

 

ANDATZA AUZOA (AIA)

Etzi, ekainak 28.

- 09:00etan, txupinazoa.

- Ondoren, oilasko biltzea.

- 14:30ean, Mutil Ardo eta Uhartemuñoko kideen bazkaria.

- Ondoren, oilasko biltzea.

- 21:00etan, Izer eta Alabier.

Ekainak 29, astelehena, San Pedro Eguna.

- 10:30ean, meza nagusia.

- Gero, adinekoentzat salda.

- 13:00etan, auzoko gazteen arteko herri kirol jaialdia.

- 14:00etan, erretiratuen bazkaria.

- 18:00etan, Toka, Txapel eta Txinga Txapelketa.

- 21:00etan, erromeria Astiazaran anaiekin eta Leirerekin.

Ekainak 30, asteartea, Haurren Eguna.

- 10:30ean, meza nagusia.

- 11:00etan, haurrentzako tailerrak eta jolasak.

- Gero, buruhandiak eta kalejira.

- 16:30etik 20:00etara, haurren moto eta bizikleta lasterketa eta puzgarriak.

Uztailak 3, ostirala.

- 21:30ean mus txapelketa.

Uztailak 4, larunbata.

- 12:30ean, triki-txikiteoa.

- 14:30ean, kantu bazkaria Nahia Barriolarekin, Uhartemuñon.

- Ondoren, trikipoteoa.

- 23:00etan, Pajarito DJa.

- Goizaldean, txokolate jana.

Uztailak 5, igandea.

- 12:00etan, dantzariak.

- Gero, trikitilariak.

- 18:00etan, harri-jasotzaileak.

- Ondoren, sagardo dastaketa.

- 21:00etan, erromeria Kupela eta Furundarenarekin.

- 01:00etan, traka zaratatsua.

BEIZAMA

Gaur, ekainak 26.

- 18:45ean, festen hasiera.

- 19:00etan, patata tortila lehiaketa. Ondoren, afari merienda txotxarekin.

- Ondoren, Urki DJa.

Bihar, ekainak 27.

- 10:00etan, mendi buelta trikitilariekin, eta hamaiketakoa.

- 16:30ean, karta lehiako finalak.

- 18:30ean, gazteen raketa finala.

- 21:00etan, herri afaria.

- Ondoren, Urki DJa.

- Gaur erdian, helduen jolasak.

Etzi, ekainak 28.

- Goiz eguerdi partean, azoka herriko produktuekin eta artisauen lanekin.

- Egunean zehar, pintura lehiaketa.

- 18:00etan, herritarren arteko herri kirol desafioa.

- Ondoren, toka txapelketa.

- Gero, trikipoteoa Itzeder eta Txibilterrekin.

Ekainak 29, astelehena, San Pedro Eguna.

- 11:00etan, meza nagusia.

- 12:00etan, Azpeitiko pailazoak.

- 14:00etan, erretiratuen bazkaria.

- 17:30ean, umeen jolasak.

- 19:30ean, trikipoteoa.

- 21:00etan, gazteek antolatutako afaria herritarrentzat.

- Iluntzean, su festa.

ELKANO AUZOA (AIA/ZARAUTZ)

Ekainak 29, astelehena.

- 08:00etan, txupinazoa.

- 11:30ean, meza nagusia.

- Ondoren, auzokoen Patata Tortila Lehiaketa.

- Gauean, Laja eta Iñaki trikitilariekin erromeria.

Uztailak 4, larunbata.

- 21:30ean, auzo afaria.

- Ondoren, Ostolazarekin eta Andonegirekin erromeria.

Uztailak 5, igandea.

- 11:30ean, meza nagusia.

- Ondoren, herri kirolak.

- 18:00etan, idi-probak.

- Egun osoan, Izer eta Alabier trikitilariak.

ORIO

Bihar, ekainak 27.

- 09:00etan hasita, areto futbol txapelketa egun osoan zehar.

- 11:00etan, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala pilotalekuan. Ondoren, bazkaria eta kontzertuak.

- 13:00etan, Orioko Triatloi Herrikoia Ikastolak antolatuta.

- 20:15ean, Aires de Candas abesbatzaren eta Salatxo Abesbatzaren kontzertua elizan.

- 24:00etan, herriko DJ-ak plazan.

Etzi, ekainak 28.

- 09:00etan, txorien kantu lehiaketa Mendibeltz zelaian.

- 12:00etan, heriotzik gabeko arrantza moilan.

- 12:00etan, Gipuzkoako bigarren mailako Aizkolari Txapelketako bigarren kanporaketa.

- 12:00etan, txahal pintxoa herriko plazan.

- 12:00etan, Talaimendi txaranga herriko kaleetan zehar.

- 17:00etan, haurren pilota eta helduen palako finalak.

- 19:00etan, Pello eta Nikolasa erraldoiak eta txistulariak.

- 20:00etan, deiadarra Loretxu tabernako hiru belaunaldire-kin.

- 23:00etan, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Gozategi musika taldeen kontzertua.

Ekainak 29, astelehena.

- 06:00etan, gaupaseroen argazkia Oa kaleko eskaileretan.

- 10:30ean, erretiratuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.

- 11:00etan, Eskolaumeen Literatur Lehiaketako sari banaketa.

- 11:15ean, Candaseko bandaren kalejira.

- 11:30ean, umeentzako tailerrak eta jolasak frontoian.

- 11:45ean, Candaseko bandari eta ordezkariei ongietorria.

- 12:00etan, San Pedro Eguneko meza nagusia.

- 12:00etan, talo jana herriko plazan.

- 13:00etan, Candaseko eta Orioko banden kontzertua plazan.

- 16:30ean, trikitixa txapelketa herriko plazan.

- 18:00etan, Pello eta Nikolasa erraldoiak txistulariekin.

- 19:00etan, gazte txaranga herriko kaleetan zehar.

- 22:00etan, San Pedro Party frontoian.

- 23:00etan, Demode Quartet taldearen kontzertua plazan.

- Gero, DJg-ren emanaldia.

Ekainak 30, asteartea,

San Pedro Bigarrena.

- 11:30ean, umeentzako tailer

eta jolasak herriko plazan.

- 12:00etan, Egunsentia zortzikoa kalez kale kantuan.

- 14:o0etan, 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria Galernan.

- 19:00etan, Itsaslapurrak dantza ikuskizuna.

ZUMAIA

Gaur, ekainak 26.

- 18:30ean, XVII Pilota Txapelketako finalak eskuz binaka Odietan.

- 20:00etan, Eusebio Gurrutxaga Plazan Zumba Festa haurrentzat. 22:00etan, helduentzat.

Bihar, ekainak 27.

- 11:0etatik 14:00etara, puzgarriak eta parke berezia haurrentzat Eusebio Gurrutxaga plazan.

- 12:30ean, Cumbiam’bero txaranga.

- 16:00etatik 20:00etara, puzgarriak eta parke berezia haurrentzat Eusebio Gurrutxaga plazan.

- 18:30ean, Odietan II. Pilota Txapelketako finalak palaz.

- 18:30ean, Cumbiam’bero txaranga.

- 22:00etan, boxeo ikuskizuna.

Etzi, ekainak 28.

- 09:00etan, udaletxean hasita Tolosako dultzaineroen kalejira.

- 12:00etan, txupinazoa.

- 12:15ean, artzain txakurrak, Gernika parkean.

- 12:30ean, The Joselontxoz.

- 13:00etan, Apapatxo zirko ikuskizuna, Torreberrin eta plazan.

- 13:00etan, Emakumeen Gipuzkoako Traineru Ligako estropada.

- 18:00etan, erraldoiak eta buruhandiak kalejiran.

- 18:30ean, The Joselontxoz.

- 18:45ean, sanpedroetako danborrada.

- 19:00etan, Txotxongiloen Bideak zikloa Torreberrin: Ricitos de Oro, La Cuentista Teatro konpainia kataluniarraren eskutik.

- 20:00etan, herriko bandera jasoko dute udaletxean. Iñaki Osa Goikoetxea omenduko dute.

- 21:00etan, Hatebreed, Our unit 1309 eta Protervia rock taldeen kontzertua Amaiako plazan.

- 22:30en, berbena Gaubela taldearekin.

Ekainak 29, astelehena.

- 09:00etan, Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.

- 11:00etan, prozesioa eta meza nagusia.

- 11:30ean, Txorotxaranga haur festa Kofradian hasita.

- 11:30ean, dultzaineroak kalejiran.

- 13:00etan, Udan Musika Bandaren kontzertua.

- 17:00etan, Poxpolo eta Konpainia haur antzerkia Aita Marin.

- 18:30ean, Brincadeira perkusio taldea.

- 19:00etan, herri kirolak, Eusebio Gurrutxaga plazan.

- 19:00etan, dultzaineroak kalejiran.

- 22:30ean, gaztetxoen diskoteka Jon Tirapurekin Amaiako Plazan.

- 23:00etan, su festa.

- Jarraian, Tolosako dultzaineroak kalejiran Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara.

- Ondoren, dantzaldia Zumaiako Musika Bandaren eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide