Jabier Larrañaga atzean ezkerretik bigarrena eta Imanol Lasa aurrean eskuinetik bigarrena.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren antolaketaren berri eman zuten atzo Markel Olano (EAJ) ahaldun nagusi berriak eta Denis Itxasok (PSE-EE). Hala, foru aldundi berrirako EAJk eta PSE-EEk egindako akordioaren lehen xehetasunak eman dituzte. EAJk bost diputatu izango ditu eta PSE-EEk hiru. EAJren diputatuetako bi Urola Kosta eskualdekoak dira: Jabier Larrañaga (Azpeitia, 1972) Ogasuna eta Finantzak departamendu burua izango da eta Imanol Lasa (Zarautz, 1974) Gobernantza eta Komunikazio departamentu burua.