Zarauzko Zelai Ondo Jai Elkartearen adierazpena

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 24a

2015eko ekainaren 23an Zarauzko San Joan suan gertatutakoaren harira, Zelai-Ondoko Jai Elkartearen adierazpena:

Gau magikoa izan behar zuena amesgaizto bilakatu zen zoritxarrez. Dakizuen bezala, sua pizteko momentuan zorigaiztoko eztanda bat gertatu zen, eta horren ondorioz bi pertsona zauritu ziren.

Morboa bilatzen duten zurrumurru eta gezur ugari ari dira zabaltzen. Baieztatu dezakegu bi zaurituek hainbat erredura izan dituztela, baina zorionez, ondo daudela. Hala ere, sustoa eta disgustoa izugarriak izan dira denontzako.

Asko sentitzen dugu gertatutakoa, eta lerro xume hauen bitartez gure babes osoa, besarkada handi bana eta, nola ez, barkamena ere eskatu nahi diegu bi zaurituei, eta sua piztu zuten gonbidatuei. Azkar osatu daitezela espero dugu. Ez genuen horrelakorik inondik inora gertatzerik nahi, eta argi duguna da denok ikasiko dugula ezbehar honetatik, berriro errepikatu ez dadin.

Amaitzeko, azpimarratu nahi dugu zaurituen esanetara gaudela ahal dugun guztian laguntzeko.

Zelai-Ondoko Jai Elkartea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide