Zarautzen asanblada irekia antolatu dute biharko, Ahal Duguren asmoen berri emateko

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 23a

Asanblada irekia egingo du Zarauzko Ahal Duguko zirkuluak, asteazkenean. Oihane Delgadok eta Patricia Getek hartuko dute parte, Zarauzko Irabazi Zarautzeko zinegotzi zein Ahal Duguko Batzar Nagusitako ordezkariak, herritarrei eskerrak eman eta zalantzak argitzeko. Horrez gain, Roberto Uriarte Euskadiko Idazkari Nagusia ere izango da bilera ireki horretan, aurrera begirako asmoen berri emateko. 18:30ean izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide