Getariak Zarauzko bi estropadak irabazi ditu (Klausser).
Lehen jardunaldiko garaipena berretsi du Getariak gaur Zarautzen, eta beretzat izan da KAE-1 ligako estreinako bandera. Atzo 5 segundoko aldea atera zion Pedreñari, baina getariarrek, beste behin, hasieratik agindu dute estropada eta nahieran lortu dute garaipena. Ondorioz, aldeak ere nabarmen areago ditu sailkapen orokorrean. Zumaia laugarrena izan da gaurko saioan, Zarautz 9.a eta Orio B 10.a.
Emakumezkoetan bitik bi lortu ditu Zumaiak. Atzo Pasaian Gipuzkoako Ligako lehen bandera lortu zuen, eta gaur bigarrena Zarautzen. Edonola ere, Hibaika orpoz orpo izan du, eta 2 segundora helmugaratu da.