Eguzkiñe Egañaren lana izan da Azpeitiko XXXIII. Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa irabazi duena.
Udazkenean Azpeitian egingo diren XXXIII. Euskal Antzerki Topaketek badute irudia. Eguzkiñe Egaña zarauztarrak egindakoa da. Kartel lehiaketara 34 lan aurkeztu dira, eta horiekin erakusketa bat zabalik egon da Azpeitiko Betharram aretoan ekainaren 6tik 18ra bitartean. Erakusketan gustuko kartelaren aldeko botoa emateko aukera izan dute ikustera joan direnek. Bertan lanek jasotako puntuazioa eta epaimahaiaren iritzia kontuan hartuta erabaki da kartel irabazlea. Hala, Egañarena aurkeratu dute aurtengo Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko. Zarauztarrak sari bezala 900 euro jasoko ditu.
Eguzkiñe Egañak Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa irabazten duen bigarren aldia da oraingo hau, 2010ean ere bere lana aukeratu zuten.