Uda denboraldirako prestaketa lanetan hasi dira

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 2a

Ekainaren 21ean hasiko da ofizialki uda, baina lehenago abiatuko dute denboraldia Zarautzen. Zehazki, datorren asteburuan. Data horretarako guztia prest izateko, aurrez hasi dira atontze lanekin. Aurreko astean dagoeneko toldoen makilak jartzen hasi ziren hondartzan, eta atzo toldoak berak. Turismo Bulegoko informazio gunea ere kokatu dute itsas pasealekuan, eta baita Berazako kantina ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide