Hondartzako etxolen inguruko tailerra egingo dute bihar

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 28a

GIZARTEA // Farapi Aholkularitzak, HABIC Egurraren Klusterrarekin eta Zulaika aroztegiarekin batera, hondartzako etxolek nolakoak izan behar duten hausnartzeko prozesu bat jarri du martxan. Zentzu horretan, lan saio bat antolatu dute biharko. 10:30etik 13:00etara izango da, malekoian. Bertan parte hartu nahi dutenek gaur eguerdira arte eman beharko dute izena, ana-nava@farapi.com helbidera idatziz edo 943-00 35 85 telefono zenbakira deituz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide