Hiru kontzertu eskainiko dituzte larunbatean, Zarauzko itsas pasealekuan

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko maiatzaren 26a

Perlak taldea

Perlak, Low Riders eta The Northagirres taldeak eskainiko dituzte kontzertuak larunbatean.  80ko hamarkadako pop, country-rock-psychodelia eta rock-and-roll doinuak entzun ahalko dira, Zarauzko eta Urretxu-Zumarragako taldeen eskutik. Zarauzko malekoian izango da, DWall eta Marmol tabernen terrazan, 18:00etatik aurrera.

Low Riders

Northagirres

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide