Ahmed Brahim Ettanjik hitzaldia emango du ostegunean, Zarautzen

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko maiatzaren 25a

Giza eskubideen aldeko borroka Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan hitzaldia eskainiko du Ahmed Brahim Ettanjik. Hori Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuetan salaketak egiten dituzten  kazetari eta argazkilari talde baten lehendakaria da. Talde horrek Equipe Media du izena, eta ezkutuan argazkiak eta testigantzak jasotzen dituzte sare sozialetan zabaltzeko.

Ostegunean izango da hitzaldia, Etxezabalan 19:00etan. Euskal Fondoa eta Zarauzko Udalak antolatutako ekitaldia da honakoa. Zarautz Haguniarekin dago senidetuta, eta jardunaldi hori senidetza horren barruan udalak sahararrekin duen lankidetza politikoaren barruan kokatzen da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide