Udal hauteskundeen jarraipena egingo du Hitzak igandean

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 22a

Udal hauteskundeen jarraipena egingo du Urola Kostako Hitzak etzi, igandean. Goizetik hasi, eta emaitzak argitaratu bitartean, argazki bildumak, bideoak eta artikuluak argitaratuko ditugu webgune honetan. Parte-hartze datuak, alkategaien sentsazioak edo bitxikeriak bilduko ditugu egunean zehar, zuzenean irakurleei kontatzeko. Gauean, berriz, datuak emango ditugu herriz herri, eta ordezkari politikoen lehen erreakzioak jartzen joango gara.

Astelehenean egunkaria argitaratuko du Hitzak, bozetako emaitzekin eta protagonistekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide