Elkarretaratzea egingo dute gaur, Mugertza babesteko

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 22a

GIZARTEA // Maiatzaren 28an epaituko dute Garazi Mugertza zarauztarra Espainiako Auzitegi Nazionalean, beste zortzi lagunekin batera, terrorismoa goratzea leporatuta. 2013ko udaberrian Ernaik antolatutako jaialdian Xabier Lopez Peña Thierry presoa espetxe politikaren ondorioz hil zela salatzeagatik eta Ernaiko zuzendaritzakoak izateagatik auzipetu dituzte, eta bi urteko kartzela zigorra eta hamar urteko inhabilitazioa eskatu dute Mugertzarentzat. Horri eta egoera bera bizi duten herritarrei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egingo dute gaur Lege Zaharren Enparantzan 19:00etan. Talde argazkia ere aterako dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide