Suge eta sugegorrien inguruko hitzaldia izango da asteartean

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 22a

GIZARTEA // Helburua suge eta sugegorrien inguruan sortutako mitoak eta, ondorioz,ospe txarra deuseztatzea da. Arkamurka natur taldekoek adierazi dute ospe txar horrek narrastiei eragiten diela, eta ondorioz, mehatxupean daudela. Zentzu horretan, Ander Izagirre Ingurumen Zientzietan lizentziadunak suge eta sugegorriak identifikatzeko ezaugarriak emango ditu. Era berean, azalduko du zergatik diren ospe txarraren biktima. Hitzaldia asteartean izango da, natur taldearen lokalean, 21:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide