Denis Itxasok eta Gloria Vazquezek agerraldia egingo dute larunbatean, Zarautzen

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko maiatzaren 15a

Gloria Vazquez

PSE-EEko Gipuzkoako ahaldungai Denis Itxaso Zarautzen izango da larunbatean. Bertan, Gloria Vazquez Zarauzko PSE-EEko alkategaiarekin batera larrosak banatuko dizkiete herritarrei eta baita hainbat adierazpen egin ere. Musika Plazan izango da ekitaldi politikoa, 12:30etik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide