ZARAUTZ // Zarauzko Sexu Aholkularitza guneak Sexkulari saio berria prestatu du. Zazpigarren saio hori erditu ondorengo sexuari buruzkoa da. «Garai hori bizitzen ari diren emakumeek proposatutako galderak abiapuntu hartuta saio polita burutu dugu», zehaztu du Aitziber Estonba sexologo eta Zarautzeko Sexu Aholkularitzako arduradunak.Asteburuan zehar emitituko dute Erlo telebistan, eta baita astean zehar ere.