Zarauzko EH Bildu Elkanoko frontoia egiteko 240.000 euro ordaintzeko prest dago

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 13a

Aiako EH Bilduko alkategai Eñaut Guruzeaga, Zarauzko EH Bilduko alkategai Mikel Goenaga eta Antonio Eizmendi Zarauzko EH Bilduko Landa Gaietako arduraduna. (Argazkia: Amaia Ventas)

Asteazken goizean Aiako eta Zarauzko EH Bilduko alkategaiek eta ordezkariek agerraldia egin zuten Elkano auzoan eraikitzen ari diren frontoiari buruz. 2014 amaieran Aiako Udalak Elkanon frontoia egiteko proiektua aurkeztu zuen, eta Aiako EH Bilduko alkategaiak azaldu duenez, "Zarauzko lurrak hartzen ditu eraikitzen ari diren frontoiak".

"Martxoan Zarauzko lurretan lur mugimenduak egiten hasi zen Aiako Udala, Zarauzko Udalaren baimendik gabe" zehaztu du Mikel Goenaga Zarauzko EH Bilduko alkategaiak. "Lanak geldiarazteko aukera izan arren, Zarauzko Udalak arduraz jokatzea erabaki du"  eta Zarauzko EH Bilduren asmoa da Zarauzko Udalak Aiako Udalarekin hitzarmena sinatzea da, "ulertzen dugulako Elkanoko auzotarrek, izan zarauztarrak nahiz aiarrak, ez dutela Aiako Udaletik EAJk egindako kudeaketa inprobisatuaren errurik".

Hitzarmena egingo balitz, Zarauzko Udalak 240.000 euro ordainduko lituzke hiru urtetan banatuta Elkanoko frontoia egiteko.

Aiako eta Zarauzko EH Bilduko alkategaiek uste dute Elkanoko frontoiaren lanak EAJren lan egiteko ereduaren adibide dela. "EH Bildutik beste eredu baten aldeko apustua egiten dugu; kudeaketa arduratsuan eta herritar zein auzotarren beharretan eta interesetan oinarritzen den kudeaketa eredua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide