Oteiza museoa bisitatuko dute Zarauzko Kostan elkartekoek, maiatzaren 20an

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015eko maiatzaren 13a

Altzuzara (Nafarroa) bidaiatuko dute Kostan elkartekoek datorren astean, hilaren 20an, Oteiza museoa bisitatzeko. Ondoren, Iruñeara joango dira, Uslaer jatetxean Nafarroako menu tipikoa bazkaltzeko. Katedrala eta hiriburua bera bisitatuko dute gero, gidari batekin.

Guztia 40 euro kostako da. Interesa dutenek La Caixako 2100 6472132200022900 kontu korrontean sartu beharko dute diru kopuru hori.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide