GIZARTEA // 1960.urtean jaiotako herritarrek hitzordua dute datorren ekainaren 13an. Egun horretan, Cachi Bachi elkarte gastronomikoan bilduko dira parte-hartzaileak, eguerdiko 12:00etan. Ondoren, taldeko argazkia aterako dute itsas pasealekuan, eta 14:00etan, berriz, Zarautz hoteleko Santa Barbara jatetxera joango dira bazkaltzera. Musika ere jarriko dutela jakinarazi dute, ekitaldia girotzeko. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 31 baino lehen Kutxako 2095 5076 40 9114886733 kontu korrontean 50 euro sartu beharko dituzte. Horrekin batera, izen-abizenak zehaztu beharko dira.