Atxaga eta Padronen errezitaldia, Garoa liburu dendan

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 13a

Hilaren 28tik 31ra ospatuko dute Literaturia Zarautzen, eta aperitibo gisa, gaur osteguna ekitaldi berezia izango da Garoan. Bernardo Atxagak eta Jose Luis Padronek errezitaldia eskainiko dute, 19:00etatik aurrera. Bestalde, Literaturiaren aurkezpenean erakutsi ondoren, asteburuan Sautrela telesaioan estreinatu dute aurtengo jaialdia iragartzeko bideoa. Eta dagoeneko ikusgai dago sarean (https://vimeo.com/126885883). Juanfe Garcesek zuzendu du, Bertol Arrietaren gidoiarekin, eta aktore lanetan Ander Lipus, Ainhoa Alberdi, Patxi Santamaria, Iraia Elias eta Beñat Aristi aritu dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide