Juan Luis Illarramendi alkatea Garbiñe Carreño zoriontzen
Garbiñe Carreño zarauztarrak 104 urte beteko ditu bihar, maiatzaren 9an. Hori dela eta, Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak eta Karmele Alberdi Adinekoen zinegotziak bisitatu egin dute, aurrez aurre zoriontze aldera.
Carreño Bilbon jaio zen arren, urte asko daramatza Zarautzen bizitzen.