Bidasoa Itzulia eskualdea zeharkatzen ari da

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 8a

Txirrindulariak, kostaldean barrena (Argazkia: Bidasoa Itzulia)

43. Bidasoa Itzuliaren 3. etapa jokatzen ari dira gaur. Orion hasi da, eta hantxe bukatuko da. Parte-hartzaileek 131 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre. Irteera eta helmuga Arrantzale kalean kokatuko dute, baita podiuma ere. Irteera 14:30ean izan dute, eta Abeslari, Herriko Plaza eta Aritzagatik barrena joanda, N-634 errepidera aterako dira. Iritsiera 17:46ak aldera izango dela aurreikusten dute.

Gaurko etaparen ibilbidea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide