Halako beste 22 bideo bildu dituzte Zu ere Zarautz. You are Zarautz sortan. Guztira, 102 minutuko iraupena du, eta "herritarrentzat zein Zarautzera heltzen diren turistentzat erakargarria izateko moduko" lana da. "Sarean badira Zarautzi buruzko hainbat bideo eder, baina orain arte ez genuen herriaren aurkezpen-txartel modura erabiltzeko DVDrik. Orain, azken urteotan udalaren enkarguz ekoitzitako bideoak eta hainbat herritarrek beraien kasara sortutakoak bildu, hautaketa lana egin, eta 23 dokumental laburreko DVD erakargarria osatu ahal izan da”, nabarmendu du Gari Berasaluzek, Zarauzko Kultura zinegotziak.
23 bideotatik bederatzi udalak azken urteotan Debolex ekoiztetxeari enkargatutako bideoak dira, eta besteak herritarrek sarean zabaldutakoak: besteak beste, Imanol Sorazuk (albistean ikus daitekeen bideoa horrena da), Pablo Azkuek, Gorka Lasak eta Iñaki Kaperotxipik. Horrez gain, Desioak Sutan Sahararentzat ekimeneko bideo lehiaketak irabazi dituztenen lanak ere jaso dituzte DVDan: Garazi Obiols, Myriam Aranda, Heidi Otaduy eta Mendi Urruzunorenak.
Gaika sailkatu dituzte bideoak, honela: Kultura, Jaiak, Herrien elkartasuna, kirola, Itsasoa eta Zarautzi Begira sailetan.
Zarauzko Udaleko Kultura Sailak plazaratu du, guztira, 2.000 ale. Bihartik aurrera izango dira salgai, Modelo aretoan herritarren aurrean aurkeztu ondoren, bost euroan. Aurkezpena 19:00etan izango da.