Minbiziaren kontrako martxara joateko deia

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 30a

Maiatzaren 17an, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako I. Martxa egingo dute Donostian, Zapatilak minbiziaren aurka lelopean. 10:00etan lasterketa egingo dute, eta 12:00etan, martxa. Hala, Gipuzkoako elkarteak erakutsi nahi du ez dagoela geldirik minbiziaren aurrean, eta bizi osasuntsu baten aldeko aukera egitera animatu nahi ditu gipuzkoarrak. Ideia hori sustatzeko, herenegun argazki herrikoia atera zuten Zarautzen askotariko eragile eta norbanakok.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide