GIZARTEA // Maiatzaren 8an, 11n eta 12an ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera egongo da Zarautzen, Astiko aparkalekuan. Azterketa bi gurpileko ziklomotorrei egingo zaie, ez motozikletei eta lau gupileko ziklomotorrei. Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala, zirkulazio baimena eta asegurua aurkeztu beharko dira, eta 27,05 euro ordaindu. Interesa dutenek txanda hartu behar dute Udaltzaingoan.