Maiatzaren 7an egingo dute hurrengo Kafe Torero saioa

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 29a

KULTURA // Aste honetan ez da Kafe Torero saiorik izango. Arduradunek argitu dute zehaztuta zuten saioa, Oier Guillan eta Rafa Rueda eskaintzekoak zirena, atzeratu egin dutela eta jakinaraziko dutela data berria. Maiatzaren 7an izango da hurrengo Kafe Torero. Joxemari Carrere ipuin kontalariak Maitasunaren arbola: ipuin pre-erotikoak ikuskizuna eskainiko du. Ohi bezala, Euskalduna tabernan izango da, 20:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide