Inda-Mendirekin Bizkaia aldera, ostiralean

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 29a

KIROLA // Ostiral honetan mendi buelta izango da Inda-Mendik antolatuta. Ohikoan txangoak igandean izaten badira ere, ostiral hau jaieguna izanik, aurreratu egin dute. Sodupen hasi eta Eretza mendia igo ondoren, Zugastietara jaitsiko dira. Beti bezala, 07:30ean aterako dira moilako autobus geltokitik. Izena ostegun eguera baino lehen eman behar da goiko estankoan (943-86 03 57). Helduek 12 euro ordainduko dituzte, haurrek 6.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide