Liburuaren Eguna ospatuko dute herriz herri hainbat ekitaldirekin

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 23a

Egun hauetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte udalek hainbat herritan. Zarautzen, esaterako, Lizardi Saria banatuko dute gaur bertan.

LIBURU EGUNEKO EKITALDIAK

AZKOITIA

Apirilak 25, larunbata. Liburu azoka, 11:00etan hasita, Kontzejupean (apirilaren 2ko Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira).

AZPEITIA

Apirilak 23, osteguna. Udalak argitaratu dituen liburuak salgai udaletxeko arkupeetan. Liburu bakoitza 5 eurotan, bilduma osoa 20 eurotan, haurrentzako ipuin bilduma 5 eurotan salgai.

ORIO

Apirilak 23, osteguna. Liburutegian e-book bat zozkatuko da erabiltzaile helduen artean.

ZARAUTZ

Apirilak 23, osteguna. XXXIII. Lizardi Saria emango diote Alaine Agirreri, 19:00etan, Sanz Enean.

Apirilak 26, igandea. Txan Fantasma, Modelon, 17:00etan.

Apirilak 29, asteazkena. Javier Aramendiren Verba polita liburuaz solasaldia, Sanz Enea. 18:30.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide