Leire Zelaiak irabazi du herriko amuarrain txapelketako saria

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 22a

KIROLA // Leire Zelaiak irabazi du Herriko XXIV. Amuarrain Txapelketa, hiru amuarrain harrapatuta. 25 gaztetxok hartu zuten parte igandean jokatutako lehiaketan, eta hamairu amuarrain harrapatu zituzten, denera. Eñaut Zubizarretak amuarrain handienaren saria irabazi zuen, 422 gramoko arrainarekin. Ollagorra Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatzen du lehiaketa urteko sasoi honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide