Erreleboaren amuari segika antzezlan horren bidez erakutsi nahi dutebelaunaldi berriek sor ditzaketela ekimen berriak. Errekan Gora mugimendu kulturala sortu dute Zarautzen
2015eko Euskal Asteko herriko taldeen emanaldiaren izenburua Erreleboaren amuari segika da. Horren helburua azken urteetan Zarauzko Kultura munduan gertatzen ari dena islatzea da, ohiko istorio bat kontatu ordez. 70eko hamarkadatik aurrera "iraultza" izan ziren dantza, musika, kantu eta antzerki taldeak "gutxituz" joan dira, gizartearen bilakaerak hala eskatuta. Orain, gazte talde ugari hasiak dira kulturgintzan eta denbora beharko da hauen jardunak herrian indarra hartu dezan.
Une honetan "energia falta pixka bat" falta da kulturgintzan, eta arrazoietako bat belaunaldien arteko "transmisio urria" izan daiteke. "Gazteek puskatzea dute joera naturala, baina ezinbestekoa da dagoen oinarritik ere edatea". Errekan Gora kultur mugimendua jaio berri da Putzuzulo Gaztetxean—lehen Ariola ekimena zena— eta herritar guztiei irekita dago. Antzezlan horren bidez erakutsi nahi dute, molde zaharretan oinarrituta eta lehengo belaunaldietatik oraingoetara transmisioa emanez, belaunaldi berriek sor ditzatela ekimen berriak. "Belaunaldi guztien artean eratzen baita herri baten kultura".
Antolatzaileak dagoeneko idatzi dute gidoia. Ideia eztabaidatu eta ekarpenak jasotzeko bilera egingo dute bihar eragile guztiekin. Sanz Enean izango da, 18:00etan.