Zarauzko EAJren hautagai taldea (Zarauzko EAJ)
Zarauzko EAJk maiatzaren 24ko udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda aurkeztu du, hautagai zerrenda "gaztetu eta berrituaren" aldeko apustua egin dutela azaldu dute. Zerrendakideen ezaugarri nagusiak, "lanerako gaitasuna, formakuntza, prestakuntza, ilusioa, eta herriaren ezagutza sakona" dira: "Zarautzen bizi dira guztiak, konprometituta daude edo egon dira herriko kirol, kultur eta boluntario arloko taldeekin, eta beraien balio profesionala erakutsi dute politikatik kanpo".
Hautagaitza osatzen dutenen helburua, Zarautzentzat etorkizuneko "proiektu serio eta eraginkorra" aurrera eramatea da: "Ideia eta lehentasun garbiekin, inposaketarik gabe eta denontzat gobernatuz, ez gutxi batzuentzat". Zarauztarrengandik herriak aldaketa baten premia dutela jaso dutela esan dute EAJkoek eta hori egitea da euren asmoa, "akordioen bidez eta inor baztertu gabe".
Datozen udal hauteskundeetarako aurkeztu duten taldea, 2011n aurkeztutakoarekin ere alderatu dute, eta hala esan dute: "2011koarekin alderatuta, hamabi aurpegi berri aurkitu ditzakegu (erdia baino gehiago). Horietatik lau, lehen hamar postuen artean. Guztira hamabi gizon eta bederatzi emakume dira, batez besteko 46 urteko adinarekin. Lehen hamar hautagaien artean, postu bakarra erepikatzen da". Oraingoan alkategaia ere berria dute, Xabier Txurruka.
Lan taldeak "umiltasuna edota dedikazioa" bezalako baloreetan sinisten duela azpimarratu du Zarauzko EAJk eta profesional-tekniko zabala biltzen duela: "Badauzkagu irakasleak, arkitektoak, zirujauak, erizainak, abokatuak, ingeniariak, gizarte langileak, adinimistratiboak, kirol entrenatzaileak… sektore askotarikoak, baina guztiak ere langileak, serioak eta profesionalak direla erakutsi dutenak". Herriko mugimenduekin duten "lotura estua" ere ekarri dute gogora.
Zarauzko EAJren hautagai taldea:
1. Xabier Txurruka Fernandez 42 urte
2. Maite Garrastazu Aranguren 47 urte
3. Jesus Arana Gomez 52 urte
4. Nekane Iribar Iriondo 50 urte
5. Ixidor Larrañaga Aierbe 44 urte
6. Imanol Lasa Zeberio 41 urte
7. Iban San Martin Hernandez 31 urte
8. Miren Letamendia Belloso 36 urte
9. Jonan Urdangarin Urrutia 23 urte
10. Iratxe Zorrozua Egiazabal 42 urte
11. Juantxo Larrañaga Arruti 74 urte
12. Amaia Altube Galdos 41 urte
13. Diego Giron Barquero 35 urte
14. Ines Roca Pajuelo 33 urte
15. Koldo Uribarri Zenekorta 45 urte
16. Leire Iruretagoyena Larrañaga 33 urte
17. Iker Basurko De Miguel 49 urte
18. Begoña Aizpurua Salegi 71 urte
19. Fco. Javier Murgoitio Lazkano 55 urte
20. Peru Bazako Atutxa 60 urte
21. Maribel Albizu Barrenetxea 72 urte