Angel Suarez II. Xake Txapelketa abiatuko dute bihar Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 17a

ZARAUTZ // Angel Suarez II. Xake Txapelketa abiatuko dute bihar Zarautzen; 16:00etan izango da lehen saioa Zarauzko Kirol Elkartearen Egoitzan. Txapelketa irekia izango da, eta Zarautz eta inguruko herrietako edonork parte hartu ahal izango du. Bertan izan nahi dutenek 685-75 93 30 telefono zenbakira mezu bat bidali beharko dute izen-abizenak eta herria zehaztuz edo bihar jardunaldia hasi baino 30 minutu lehenago elkartera agertu beharko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide