KIROLA // Pagoeta Mendizale Elkarteak egun osoko irteera antolatu du iganderako. Araiako (673 metro) lantegi zaharretik abiatuz, zeharkaldia egingo dute. Allaitz (1.237 metro) eta Aratz (1.446 metro) tontorrak igoko dituzte, eta basoak zeharkatuz, Otzaurtera (864 metro) jaitsiko dira. 16 kilometroko ibilaldia izango da, aparteko zailtasunik gabea, eta sei ordu eta erdian egingo dutela aurreikusi dute antolatzaileek. Ostirala izango da izena emateko azken eguna. Ohi bezala, Mendizabal kinkiladendan egin beharko da hori. Igandean, 07:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak Agoueseneko biribilgunean.