KULTURA // Hilaren 23a Liburuaren Eguna dela-eta, hainbat ekitaldi izango da datozen egunetan. Gaur, esaterako, Irakurketa Txokoa eskainiko dute Sanz Enean 17:30ean. 3-6 urte arteko haurrei eta haien guraso zein hezitzaileei dago zuzenduta. 18:30ean literatur solasaldia izango da Emmanuel Carrereren Limonov liburuaren inguruan. Sotoan egingo dute, gaztelaniaz. Igandean, berriz, Barbantxo haur antzerkia eskainiko dute. 17:00etan izango da, Modelon, eta sarrera 4 euro kostako da.