Zarauzko PSE-EEk botoa posta bidez emateko laguntza eskainiko du gaurtik aurrera

Urola Kostako Hitza 2015eko apirilaren 13a

Zarauzko PSE-EE udal taldeak  informazio zerbitzua eskainiko du  posta bidez bozka eman nahi dutenei laguntzeko. Maiatzaren 24ean bozkalekuetara joan ezin dutenek botoa nola eman dezaketen  azalduko diete herritarrei, beraz. Interesa dutenek alderdi sozilistaren  egoitzara (Kale Nagusiko 21. zenbakian, Zazpi aretoan) jo ahalko dute maiatzaren 14ra bitartean. Bulegoa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik,  arratsaldez, iluntzeko 19:00etatik 20:00etara. PSE-EEko ordezkariek gogoratu dute gaixotasunen bat zein ezintasunen bat dutenek etxetik bozkatzeko aukera ere badutela. Horiek ireki berri duten bulegoaren bitartez ere egin ahalko dute tramitazioa.

Edozein zalantza argitzeko zein posta bidez botoa tramitatzeko hitzordua eskatzeko 943-133153 telefono zenbakira deitu dezakete interesa dutenek.Informazio zabalagoa eskuratzeko, Gipuzkoako PSE-EEren webgunea bisitatu daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide