Zarauzko Daniel Txopitea bekako irabazleak eta proiektua aurkeztuko dituzte gaur

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 31

https://vimeo.com/112798494

Nora Aurrekoetxea eta Laura Ruizek irabazi dute aurtengo Zarauzko III. Daniel Txopitea arte sorkuntzarako beka. Si vis pacem para bellum (Bakea nahi baduzu, prestatu gudarako) proiektua gatazka politikoen barruan sortutako iruditegi, sinbolo, borroka eta erresistentzia moldeak berritxuratzean datza.  Ainize Txopitea, Txiki Agirre ‘Keixeta’, Dora Salazar eta Juan Pablo Huercanos artistek eta Zarauzko Kultura zinegotzi Gari Berasaluzek osatu dute aurten epaimanahaia, eta haiek  proiektuaren “indarra eta ausardia” goraipatu dute. Gaur aurkeztuko dituzte irabazleak eta proiektua,  Modelo aretoan. 19:00etan izango da ekitaldia.

Okela Sormen Lantegiko webgunean aurki daiteke bi artista horien inguruko informazio zabalagoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide