EAJk Urola Kostako alkategaiak aurkeztuko ditu etzi

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 27a

ZUMAIA // Etzi, igandean, aurkeztuko ditu jendaurrean Urola Kostako alkategaiak EAJ-PNV alderdiak. Zumaian egingo du kostako ekitaldia, Eusebio Gurrutxaga plazan. Eguerdia baino lehen hasiko da saioa, 11:30ean, hain zuzen ere. EAJk jakinarazi du ekitaldian parte hartuko dutela Markel Olano ahaldungai nagusiak eta Joseba Egibar GBBko lehendakariak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide