ZARAUTZ // Torreoiaren Lagunak taldeak antolatuta, Amorante eta Unax Noga musikariek eta Nahiko Larri trikitilariek girotu zuten larunbatean Torreoia. Hilaren 21eko ekitaldi hori finantzatzeko otar handi bat zozkatu zuen taldeak, eta dagoeneko jakinarazi dute nor den sariduna: Xabier Pardina Vista Alegreko auzokidea izan da irabazlea.