Bertan behera geratu da Gipuzkoako EH Bildu Zarautzen egitekoa zen ekitaldi politikoa

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 26a

Azken atxiloketen harira larunbat arratsaldean Donostian egingo den Nazio Manifestazioa dela-eta, bertan behera geratu da Gipuzkoako EH Bilduk larunbaterako Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian antolatua zuen ekitaldia. Hasiera batean, Zarauzko ekitaldi politikoan Gipuzkoa mailako udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak eta alkategaiak aurkeztea zen EH Bilduren asmoa.

Manifestazioa 17:00etan Donostiako Anoetatik irtengo da Preso eta Senideen eskubideen defentsan. Alkartasuna Aurrera! lelopean.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide