Dagoeneko eman daiteke izena Zarautz Reale Klasikarako

Urola Kostako Hitza 2015eko martxoaren 19a

KIROLA // Ireki dute Zarautz Reale Klasikan izena emateko epea; ostiralean 16:00etan zabaldu zuten. 400 lagunentzako tokia dago, eta kirolprobak.com atarian egin daiteke inskripzioa; federatuek 20 euro ordainduz, eta 30 euro gainerakoek. Zikloturista martxa beteranoa maiatzaren 18an egingo dute, 08:00etan abiatuta, eta 148 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 2.500 metroko igoerarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide