Eman daiteke izena Ibon Imaz surf txapelketarako

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 8a

KIROLA // Larunbatetik astelehenera jokatuko dute XX. Ibon Imaz Memoriala, eta eman daiteke izena oraindik Zarauzko Surf Elkarteko bulegoan. 15 euro ordaindu beharko dira maila bakoitzean parte hartzeko, eta bost euro gehiago ordainduz gero, maila gehiagotan ere lehiatu ahalko da. Besteak beste, open, master, longboard, SUP eta bodyboard mailatan lehiatuko dira surflariak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide